Enara Garro
Zuzenbide penaleko Irakasle
agregatua Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide
Fakultatean (Gipuzkoa)

Tel. (+34)943 01 8074
enara.garro@ehu.eus

Berriak

Berriak eta azken jarduerak

  • 2015eko maiatzean linzeko Johannes Kepler Universität-ean "Belohnung der Aufklärungshilfe in der organisierten Kriminalität: wie weit darf man gehen?" hitzaldia eman nuen.
  • 2015eko apirilean genero indarkeriaren kontrako osoko legearen balioespenari buruzko jardunaldi bat ospatu zen UPV/EHU-ko Giza Langintzako Unibertsitate Eskolan. Jardunaldiaren batzorde zientifikoaren kide izan nintzen.
  • 2015eko otsailean UPV/EHU-ko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Publiko Saileko Idazkari akademiko moduan berrautatua izan nintzen
  • 2015eko otsailean ETAko presoei ezartzen zaien presondegi-politikaren inguruko txosten ofiziala argitaratu da. Txosten honetan, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko hiri Unibertsitateek bultzatu dutena, egilekide bezala parte hartu nuen.
  • 2015ko urtarrilean Criminal Law II irakasgaia ingelesez irakasten hasi nintzen
  • 2014ko abenduan Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Orokorrak aginduriko txosten bat aurkeztu zen, erakunde terroristek eragindako eta argitu gabeko heriotz kasuen egoera prozesalaren inguruan. Proiektu horretan aholkulari moduan jardun nuen.
  • 2014ean "Delincuentes peligrosos" liburua argitaratu da, nik koordinatu dudana.
    (ISBN: 978-84-9879-556-1)
  • 2014ko irailetik Criminal Law I irakasgaia ingelesez emateari ekin diot
  • 2014ko udan Linzeko Johannes Kepler Universität-ean ikerketa egonaldi bat egiten ari naiz
  • 2014ko apirilean Adela Asua Auzitegi Konstituzionaleko Presidenteordearen hitzaldi bat antolatu nuen legezkotasun printzipioaren bermeei eta Parot doktrinari buruz
  • 2013ko urriak 17an "Justizia Trantsizionala: proposamenak Euskal Herriarentzat" Jardunaldian kontatzaile bezala parte hartu nuen.
  • 2013ko irailean European Society of Criminology-k Budapest-en antolatutako urteko Kongresuan parte hartu nuen.
  • 2013ko uztailean eta abuztuan zehar Austriako Johannes Kepler Universität-ean nago ikerketa egonaldi baten baitan.
  • 2013ko ekainean Helsinkiko Unibertsitatean ospaturiko “Ultima ratio 2.0” jardunaldietan parte hartu nuen, genero indarkeriari buruzko hitzaldi bat emanez.
  • 2013ko urtarrilean,Madrileko Carlos III Unibertsitatean ospaturiko “Jornadas para el análisis del Anteproyecto de Reforma penal de 11-10-2012” jardunaldietan parte hartu nuen.
  • 2012ko azaroan mintegi bat antolatu genuen “Zigorraren indibidualizazioa, Arriskugarritasuna eta Exekuzioaren” inguruan UPV/EHU-ko Bizkaia Aretoan.
  • 2012ko irailean European Society of Criminology-ren Kongresuaren baitan komunikazio bat aurkeztu nuen.
  • 2012ko uztaila eta abuztuan zehar New York-eko Columbia University-n ikerketa egonaldi bat egin nuen.
  • 2012ko uztailaren 6ean “amnistia fiskalaren” eragin penalaren inguruko hitzaldi bat izan nuen Juristen Asoziazio Hispaniar- Austriarraren baitan (Valencia).
  • 2012ko ekainean Kriminologia Lizentziatura eskuratu nuen (Murtziako Unibertsitatean).
  • 2012ko urtarriletik Zuzenbide Fakultateko Irakasle agregatua naiz, oposaketa gainditu ondoren.
  • 2010eko abendutik Euskal herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko mugikortasun programen Koordinatzailea naiz (Gipuzkoako Campusa).